2012/10/29

ALTZON TXORIMALOA BADUGU!!!


Kaixo: bigarren ziklokook txorimalo eder hau aurkeztu nahi dizuegu. Graxiena du izena. Plastikako garaian egin dugu eta espero dugu gure baratza eder eta polit hau ondo zainduko duela. Ziur gaude ez diela txoriei artoa, eskarola, letxuga, porruk e.a. jaten utziko.





                                                        HAU TXORIMALO PILA!!!

                                                      KONTUZ GRAXIENAREKIN!!!

2012/10/26

Zizurkilgo XV.AZOKA BEREZIA

Urriaren 14an Zizurkil goiko Intxaur Pilotalekuan, SAN MILLAN  eta P.Mª OTAÑO eskolek gure postu solidarioak ipini genituen. Eguraldi nahasia izan arren, giro ezin hobea izan genuen eta salmentak zer esanik ez... Hona hemen egun horretako argazki bilduma: