2013/03/21

ASPALDIKO PARTEZ BARATZAN

Martxoaren 11an baratzan lan asko egin genuen: Larrosak landatu, ximaurtu eta ureztatu genituen. Baratza jorratu genuen. Belar txarrak kendu genituen. Txikoriak bildu eta etxera eraman genituen prestatu eta jateko.Orduterdi pasa genuen baratzan lan eta lan.

 

2013/03/11

San Millango BARATZA TXUKUNTZEN

Atzo arratsaldean baratzara joan ginen, hau txukuntzera. Xabierrek makinarekin belarra moztu zuen. Lurreko belar txarrak atxurrarekin atera genituen, konpostagailuaren inguruko osinak atera genituen. Gainera txitxare luze bat aurkitu genuen. Hauek oso onak dira baratzerako lurrean zuloak egiten dituztelako eta ura pasatzea errazten dutelako.



 Bestalde, Josuren aitak hazitegi bat egingo digu eta hau ere baratzara eramango dugu. Prest dagoenean erakutsiko dizuegu.