2013/04/17

Lehen zurtoinak


Gaur konturatu gara ereindako azenarioen lehen zurtoinak jaio direla. Ez genuen uste jaioko zirenik, turba jarri genielako eta ura ez zuelako hartzen. Etxean galdetu ondoren, esan ziguten baratzako lurrarekin erein behar genituela haziak. Horregatik, Aste Santu ondoren egitea pentsatzen genuen. A zer sorpresa hartu dugu, goizean zurtoin txiki batzuk ikusi ditugunean. Ea indartzen diren.

Berriz ere baratzara!!!

Apirilaren 12an berriz ere baratzara joan ginen. Txitxareei eta beste intsektu batzuei ere argazkia atera genien. Baratzako ixkinetan kalabaza haziak landatu genituen (oporren aurretik lehortzen utzi genituen eta). Gainera, landatuta genituen baratxurien zurtoinak hazi egin direla ikusi genuen. Lanean ari ginela, baratxuri landare baten hostoaren atzean beldar batek egindako pupa ikusi genuen. Azkenik, baratzako lurra poltsa baten eskolara eman genuen, bertan dugun hazitegian tomate eta azega haziak ereiteko.
Baratxurien zurtoinak

Kakalardoa

Zizare handia

Kakalardoa hilda

Barraskiloa

Beldarrak egindako pupa

Barraskiloa

Hazitegirako lurra

Kalabaza zatiak etxera!

Beherago azaltzen den bezala, San Millan eskolako HHko ikasleek gaileta goxo-goxoak egin zituzten baratzatik hartutako kalabaza handiaren zatitxo bat erabiliz. Zer egin ordea, beste guztiarekin? Ez genuen duda handirik izan LHko 4. eta 6. mailakoek. Hona hemen:

Martxoaren 21ean, baratzako kalabaza zatiak etxera eraman genituen. Lehenengo  Alaitzek kalabaza zatitan moztu zuen.Alde batetik haziak apartatu genituen, hauek lehortzen jarri eta berriro ereiteko. Bestetik, kalabaza zatiak pixatu ondoren, bakoitzari bere pisua jarri genion.. 17 zati ziren eta gu 18 ume ginen, orduan arazo bat genuen. Berehala aurkitu genion irtenbidea,  gure artean anai arrebak daudenez, hauei zati bakarra baina handiena eman genien. Hona hemen argazkiak:

 

2013/04/08

Zizurkilgo San Millan eskolako KALABAZAren ingurukoak azaldu nahi ditugu hemen. Udazkenean, urria aldera, baratzako kalabazak jaso genituen, zatitu eta ikasleen artean banatu genituen baina hauetako bat eskolako leiho-koskan jaso genuen. Ederra kalabaza benetan. Bigarren hiruhileko azken astean, Haur Hezkuntzakoek KALABAZA-GAILETAK egitea erabaki zuten eta gogoz ekin zioten lanari. Internetetik errezeta errex bat inprimatu zuten eta pausoz-pauso hasi ziren lanean: irakurritakoan, aurrena  kalabaza-purea behar genuela erabaki genuen. Beraz, kalabaza zati bat egosten jarri genuen eta bitartean beste osagaiak idatzi zituzten paperean etxetik hurrengo egunean ekartzeko (bai osagaiak eta baita tesnak ere).






Hurrengo egunean osagai guztiak aurrean genituelarik, berriro errezeta irakurri eta gaileten orea egiteari ekin zioten ikasleek: hura gogoa! denek egin nahi zuten dena!. Mahai handi baten inguruan jarri eta txandaka hasi ziren: azukre beltza eta gurina nahastu aurrena, gero hiru arrautzak gehitu banan-banan, ondoren kalabaza-purea eta azkenik irina. Oso errez egin zuten eta baita probatu ere zer moduzkoa zegoen!












Orea prest zegoen. Labeko bandejan menditxo batzuk jarri genituen. Labean sartu behar genituen: 160ºtan 25 minutu ( irakasleak etxera eraman zituen eguerdian) . Arratsaldean irakasleak gaileta-kaxa ireki zuen... ta-txan!!!!!! Dastatzeko garaia zen. Ummm! Earra! Ze goxoa! Bai, benetan goxoak atera ziren.








Eskolatik atera ginenean beste ikasleei eta gurasoei eman genizkien gailetak probatzeko. Berehala genuen hauen eskaera: ERREZETA nahi zutela. Beraz, hurrengo eguneko lana bagenuen. Ateratako argazkiaz baliatuz, hauek ordenatu eta ondoan errezeta idatzi etxeetara bidaltzeko (idazte lana Haur Hezkuntzako zaharrenak egin zuten).




Aste honetan, gelan, beste zenbait ekintza ere egin genituen. Adibidez, irakasleak ikasleei buruketa hau planteatu zien:  Labean bost  bandeja gaileta sartu ditut eta bandeja bakoitzean 12 gaileta zeuden. Zenbat gaileta aterako zaizkigu? Berehala hasi ziren estimatzen. Irakasleak esan zien agian papera eta margoak beharko zituztela laguntzeko eta halaxe egin zuten. Hona hemen Iratiren ebazpena:


Beste lan batzuk ere egin genituen: gaileten banaketa nola egin denok kopuru gaileta-kopuru berdina eduki ahal izateko...Beno...KALABAZA batek asko eman dezake ezta?. 4. eta 6. mailakoek ere beste lan batzuk egin dituzte. Egon adi! Ea zer egin zuten!