2014/11/05

IKASTURTE HONETAN ERE AZOKA EKOLOGIKOA SAMANIEGON




Plangintza


Kaixo, lagun:
Duela egun batzuk, Samaniego ikastetxeko 6. mailako ikasleak, baratzean landutako produktuekin azoka ekologikoa antolatu genuen eta gurasoei salgai jarri.
Aurreko astean, gelan praktikatu genuen balantzarekin, produktuak pisatu eta hauen prezioa kalkulatuz, ale-sorta-kilo… kontzeptuak barneratuz, euro eta zentimoekin ariketak eginez…





Egunean bertan, baratzean,   
barazkiak eta frutak bildu, 
garbitu eta sortak egin
genituen. 


Kalabaza zatitu eta paperean 
bilduta, prezioa jarri ere bai.
Produktu guztiak prestatzean, 
goiko eraikinera
joan ginen eta postua prestatu genuen.


Gurasoak etorri aurretik ariketatxoak egin genituen 
prezioarekin eta diruarekin ez nahasteko.



 
                                          Eta azkenik saltzera!
                                           Eta ia-ia eramandako guztia saldu genuen!
Ikusi zer nolako azoka arrakastatsua! Eskerrik beroenak bertan parte hartu zuten guztiei!
                                        


                      


No hay comentarios:

Publicar un comentario