2013/04/08

Zizurkilgo San Millan eskolako KALABAZAren ingurukoak azaldu nahi ditugu hemen. Udazkenean, urria aldera, baratzako kalabazak jaso genituen, zatitu eta ikasleen artean banatu genituen baina hauetako bat eskolako leiho-koskan jaso genuen. Ederra kalabaza benetan. Bigarren hiruhileko azken astean, Haur Hezkuntzakoek KALABAZA-GAILETAK egitea erabaki zuten eta gogoz ekin zioten lanari. Internetetik errezeta errex bat inprimatu zuten eta pausoz-pauso hasi ziren lanean: irakurritakoan, aurrena  kalabaza-purea behar genuela erabaki genuen. Beraz, kalabaza zati bat egosten jarri genuen eta bitartean beste osagaiak idatzi zituzten paperean etxetik hurrengo egunean ekartzeko (bai osagaiak eta baita tesnak ere).






Hurrengo egunean osagai guztiak aurrean genituelarik, berriro errezeta irakurri eta gaileten orea egiteari ekin zioten ikasleek: hura gogoa! denek egin nahi zuten dena!. Mahai handi baten inguruan jarri eta txandaka hasi ziren: azukre beltza eta gurina nahastu aurrena, gero hiru arrautzak gehitu banan-banan, ondoren kalabaza-purea eta azkenik irina. Oso errez egin zuten eta baita probatu ere zer moduzkoa zegoen!












Orea prest zegoen. Labeko bandejan menditxo batzuk jarri genituen. Labean sartu behar genituen: 160ºtan 25 minutu ( irakasleak etxera eraman zituen eguerdian) . Arratsaldean irakasleak gaileta-kaxa ireki zuen... ta-txan!!!!!! Dastatzeko garaia zen. Ummm! Earra! Ze goxoa! Bai, benetan goxoak atera ziren.








Eskolatik atera ginenean beste ikasleei eta gurasoei eman genizkien gailetak probatzeko. Berehala genuen hauen eskaera: ERREZETA nahi zutela. Beraz, hurrengo eguneko lana bagenuen. Ateratako argazkiaz baliatuz, hauek ordenatu eta ondoan errezeta idatzi etxeetara bidaltzeko (idazte lana Haur Hezkuntzako zaharrenak egin zuten).




Aste honetan, gelan, beste zenbait ekintza ere egin genituen. Adibidez, irakasleak ikasleei buruketa hau planteatu zien:  Labean bost  bandeja gaileta sartu ditut eta bandeja bakoitzean 12 gaileta zeuden. Zenbat gaileta aterako zaizkigu? Berehala hasi ziren estimatzen. Irakasleak esan zien agian papera eta margoak beharko zituztela laguntzeko eta halaxe egin zuten. Hona hemen Iratiren ebazpena:


Beste lan batzuk ere egin genituen: gaileten banaketa nola egin denok kopuru gaileta-kopuru berdina eduki ahal izateko...Beno...KALABAZA batek asko eman dezake ezta?. 4. eta 6. mailakoek ere beste lan batzuk egin dituzte. Egon adi! Ea zer egin zuten!

No hay comentarios:

Publicar un comentario